The King and I (euskaraz Erregea eta Ni) 1956ko Walter Lang estatubatuar zinema zuzendariaren musikal film bat da. Oscar Hammerstein II antzerkigilearen izenburu berdineko The King and I musikalean oinarritua dago, hura aldi berean Margaret Landon idazlearen Anna and the King of Siam ("Anna eta Siamgo Erregea") eleberrian oinarritua zegoelarik. Bertan, Deborah Kerr, Yul Brynner, Rita Moreno, Martin Benson eta Rex Thompson aktoreek antzeztu zuten.